Izenematea ikastetxeetan hilaren 10era arte, osteguna.
Legazpiko Udaleko Gazteria zerbitzuak antolatuta, Haur Hezkuntzako 5. mailako eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikasleek Mirandaolara irteera egiteko aukera izango dute, larunbatean, maiatzak 12, Sorgintxulo Aisia Taldearen eskutik.
Parte hartu nahi dutenek ostegunean, hilaren 10era bitarteko epea izango dute ikastetxeetan bertan izena emateko.
Parte hartzaileak Mirandaolako pilotalekuan elkartuko dira larunbatean bertan, 17:00etan. Euskararen erabilera bultzatzea izango da helburu nagusietako bat. Jolasean igaroko dute arratsaldea eta askaria ondoren, denak oinez itzuliko dira Parrokiko parkera eta bertan ekintza amaitutzat emango da arratsaldeko 19:00etan.
Euria balitz, ekintza Urbeltz pilotalekuko kantxaren goiko gunean egingo litzateke. 17:00etan hasi eta 19:00etan amaitu.