Abian dira aurtengo haurren uda ikastaroa antolatzeko lanak
Legazpiko Udalak Haurren uda ikastaroa antolatu eta eskainiko du aurtengo uztailean. Beraz, bertan arituko diren zuzendaria eta begiraleak hartuko dira. Ezinbestekoa izango da, beste gauzen artean, aisialdiko zuzendari edo begirale titulua izatea, 18 urte beteta izatea eta euskaraz ondo jakitea. Interesatuta daudenak udaletxeko Herritarrentzako Arreta zerbitzuan eman dezakete izena maiatzaren 7tik 18ra bitartean.
Azkenik, aisialdiko begirale titulua lortzeko alde teorikoa egin duten herritarrek aukera izango dute alde praktikoa uda ikastaroan egiteko. Interesa dutenek epe berdina izango dute dagokion inprimakia udaletxeko Arreta zerbitzuan aurkezteko, alde teorikoa eginda dutela egiaztatuko duen agiriarekin batera.
BEGIRALE edo ZUZENDARI LANAK EGITEKO– LAN ESKAERA