Maiatzaren 12tik ekainaren 22ra.
Beste denboraldi batean eta azterketa garaiarekin bat eginez,
Udalak ikasgelaren zerbitzua eskainiko du Bikuña jauregian,
maiatzaren 12tik ekainaren 22ra bitartean.
Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 20:00etara
eta larunbat eta igandeetan 9:30etik 20:00etara.
Ziklo Formatiboetan edo Unibertsitatean ikasten ari diren
18 urtetik gorako legazpiarrek erabili ahalko dute zerbitzua.
Horretarako ezinbestekoa da sarbiderako txartela pertsonala eta doakoa
Udaletxeko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan eskatzea,
maiatzaren 8tik aurrera,7:30etik 15:00etara.
Aurreko denboraldian 33 lagunen eskaera jaso genuen.
10etik 7 unibertsitateko ikasleak ziren,
2 oposaketak prestatzen
eta 1 ziklo formatiboetako ikasleak ziren.
Adinari erreparatzen badiogu, bataz bestekoa 22,6 urtekoa izan zen.