pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpiko haurreskoletan izena emateko epea zabalik
04
Mai
2018

Legazpiko haurreskoletan izena emateko epea zabalik

Irailetik aurrera hasteko

 

Irailetik aurrera hasteko

 

Maiatzaren 11rabitartean irekita dago 2018-2019 ikasturtean

haur-eskoletan (Haurreskolak) eskabideak aurkezteko epea.

 

Legazpin 2 haur-eskola daude: San Juan Haurreskola eta Itxaropen Haurreskola.

Biak publikoak dira Haurreskolak Partzuergokoak.

Eusko Jaurlaritza eta udalerrien arteko hitzarmenetatik sortutakoak.

 

Araudiaren arabera, ez dago udalerriko haurren arteko desberdintasunik

norberaren bizilekutik haur-eskolarekiko gertutasunari dagokionez.

Beraz, aipatutako haur-eskoletan izena emateko aukera

familia bakoitzaren esku geratzen da.

 

Familiei haur-eskola bisitatzeko

eta instalazioak, funtzionamendua

eta bertako hezitzaileak ezagutzeko aukera emateko asmoz,

bi haur-eskoletan ate irekien egunak antolatu dituzte:

- Itxaropen Haurreskolan: astelehena, maiatzak 7, 17:00etatik 18:30era.

- San Juan Haurreskolan: asteartea, maiatzak 8, 17:00etatik 18:30era.

 

Informazio gehiago: www.haurreskolak.eus

edo zuzenean haur-eskoletara joan, hitzordua adostuta.

 

San Juan Haurreskola

San Juan auzoa, 17

Tel.: 943 73 04 34

E-posta: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Ordutegia: 7:30-17:00

Itxaropen Haurreskola

Itxaropen auzoa, 15-16

Tel.: 943 73 37 78

E-posta: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.Ordutegia: 7:30-17:00

 

Haur-eskolek familiei hezkuntza eta laguntza zerbitzua ematen diete

0 urtetik eta 2 urtera bitarteko haurren zainketa osoa

eta hezkuntza kontuan hartuz.

Albiste guztiak