Joan den asteartean aurkeztu zen ekimena
Joan den asteartean aurkeztu zen Kultur Etxean udazkenean Euskal Herri osoan gauzatuko den Euskaraldia ekimena.
Euskaraldiaren helburua euskaltzaleak aktibatzea da. Horretarako, 11 egun euskaraz ekimena gauzatuko dugu 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra.
Hamaika egun horietan, 16 urtetik gorako herritarrak Ahobizieta Belarri prest bihurtuko dira.
Ekimena prestatzeko batzorde eragile bat eratu da eta lerro hauen bidez dei egiten diegu herritarrei bertan parte hartzera. Parte hartu nahi duenak udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan eman dezake izena.