Apirilaren 19an, osteguna, 19:00etan Kultur Etxeko Areto nagusian.
Beti Gazte elkarteak sustaturik, apirilaren 19an, osteguna, hitzaldi bat izango da Kultur Etxeko areto nagusian, 19:00etan.
Oraingoan horren korapilatsua, luzea eta gogorra suertatzen ari den SIRIAko gatazkari buruz hitzegiteko, ekialde hurbilean aditua den Aritz Saidi izango dugu kultur etxeko areto nagusian, apirilaren 19an, osteguna, iluntzeko 7etatik aurrera.
Hitzaldiaren izenak dioen bezala, erantzun oso zaila duen galdera errez baten inguruan arituko gara; Zer ari da gertatzen Sirian?
Hitzaldia euskaraz bada ere, ez da arazorik izango erderazko laburpentxoak egin edo eta galderei erantzuteko, intentzioa bait da informazioa ahalik eta jende gehienari helaraztea.
Zatoz kutsatu gabeko informazioa jaso eta gatazka honen inguruan izan ditzakezun dudak argitzera! Animatu ingurukoak!