Apirilaren 20an, ostirala, 19:30ean Kultur Etxeko Areto nagusian.
Apirilarekin batera hainbat egitasmok denboraldi amaiera izaten dute, eta hau izango da ikus-entzunezko emanaldien azkena.
Urrian itzuliko dira berriz ere emanaldiak.
Apirilaren 20ko emanaldian, Euskal Herriak mugakide dituen lurraldeetako hainbat txoko, gertakari eta xehetasunak aurkeztuko ditu Luis Mari Murua legazpiarrak.
Duela urtebete Euskal Herriko txokoekin eskaini zigun emanaldiaren jarraipena izango dugu honako hau.