Euskal Herri mailako ekimena datorren asteartean aurkeztuko da Kultur Etxean
Euskaraldia Hizkuntza Politika sailak eta Euskaltzaleen Topaguneak proposatutako dinamika da.
Euskaraldiaren helburua euskaltzaleak aktibatzea da. Horretarako, 11 egun euskaraz ekimena gauzatuko dugu 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra.
Hamaika egun horietan, 16 urtetik gorako herritarrak Ahobizi eta Belarri prest bihurtuko dira.
Hamaika egun horiek fruiturik emango badute, aurretik urtean zehar egingo den lanketari esker izango da.
Zatoz aurkezpen bilerara, egingo bada elkarrekin egingo dugu eta.
Eguna: apirilaren 17an, asteartean.
Ordua: 19:00etan
Lekua: Kultur etxean.