Apirilaren 19an, osteguna, 18:30etan Udaletxean
Oraingo honetan Udaletik eta Sasieta Mankomunitatetik hobetu beharrekotzat jotzen dugun gai bati heldu nahi diogu:
Hain zuzen ere kanpotik Legazpira bizitzera iristen diren pertsona eta familiei hondakinak bereiztu eta biltzeko sistemari buruz ematen diegun informazioa.
- Gaur, zer informazio eskaintzen zaie? Nola egiten da?
- Datozen pertsonek nola jasotzen dute?
- Zertan eta nola hobetu daiteke hori guztia, errazagoa eta ulergarriagoa izan dadin?
Elkarrekin horren inguruan lanketa bat egitea proposatzen dizuegu, Legazpin bizitzen denbora gehiago eta gutxiago daramaten pertsonen begiradak batuz, beti ere helburu partekatu batekin: gaur egiten duguna hobetzea.
Etorriko zarelakoan, eskerrik asko!