Izena emateko epea apirilaren 11an hasiko da eta apirilaren 19an bukatuko da.
1. Kontratazioak:
Legazpiko Udalak 6 hilabeteko lanaldi osoko 3 kontratazio egingo ditu. Zehazki, ondorengo lanbide-profila izango duten pertsonak kontratatuko dira:
* 2 peioi igeltsero.
* Peoi pintore bat.
2. Kontratatuko diren pertsonen baldintzak:
Kontratatuko diren pertsonak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emandakoak izango dira eta bertan enplegu-eskatzaile gisa azalduko dira. Halaber, lanpostuaren arabera, igeltserotzako edo peoi pintore gisa gutxienez 3 hilabeteko esperientzia izan beharko dute.
Modu berean, hautaketa-prozesuan lehenetsiko dira azkeneko hiru (3) urtetan enplegu-plan baten barruan Legazpiko udaletxean Zerbitzurik prestatu ez duten pertsonak.
Modu berean, ondorengo kolektiboetako batekoak izango dira:
- 35 urteko edo hortik beherako langabeak.
- 45 urtetik gorakoak, enplegu-eskatzaile gisa eta langabezia egoeran gutxienez 6 hilabete daramatzatenak.
- 55 urtetik gorakoak.
- Iraupen luzeko langabeak (iraupen luzeko langabeak dira Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa kontratatu aurreko 18 hilabeteetan 12 hilabetez izena emanda egon direnak).
- Gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonak (diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrak, beren elkarbizitza-unitateko kideak, desgaitasunen bat dutenak, genero-indarkeriaren emakumezko biktimak,…).