Ane Urzelai eta Dani Uribetxeberria legazpirren lanak erakutsiko dira.
Ostiralean,apirilaren 13an, erakusketa berri bat irekiko da Kultur Etxeko Erakusketa aretoan. Oraingoan Dani Uribetxeberria, irakaslea, eta Ane Urzelai, bere ikaslea, izango dira aretoko paretetan beren margolanak jarriko dituztenak. Biak legazpiarrak eta Kultur Etxean Arkatza Elkarteak eskaintzen dituen pintura eskoletako kideak, bata irakaslea eta bestea, bere ikaslea.
Erakusketa , Kultur Etxeko erakusketa aretoan egongo da ikusgai, apirilaren 27rarte, astelehenetik ostiralera 17:30etatik 20:30etara.