Aste honetan hasi dira eta bi hilabeteko iraupena izango duela aurreikusten da
Aste hontan hasi dira San Jose 1-3 gunea egokitzeko obrak.
Obra honen helburu nagusia euri uren eta ur zikinen kanalizazioak eraikinaren azpitik ez igarotzea da.
Gainera, edateko ur sarea berritu, telekomunikazioetako eta argiindarrerako beharrezko hodiak lurperatu eta argiteri publiko berria ezarriko da.
Obra esleitzeko prozedura pasa den otsailean jarri zen martxan eta esleipena Lurkide hondalak S.L. enpresari egin zaio.
Proiektuko aurrekontua 36.838,80€koa da eta Udalak Gipuzkoako Urakekin batera ordainduko du. Obraren iraupena bi hilabete ingurukoa izatea espero da.
Obrak dirauen bitartean hainbat eragozpen suertatu daitezke eta aurrez jakinarazten eta ahalik eta txikienak izan daitezen saiatuko gara!