Bost urteko plan estrategikoak euskara bultzatzea du helburu
Joan den 2018ko martxoaren 27ko Osoko Bilkurakaho batez onartu zuen Euskara Sustatzeko Ekintza Plana. Aipatu plana 2018-2022 epealdirako plan estrategikoa da eta 15 esparru eta 58 neurri aurreikusi dira.
Hauexek esparruak: familia transmisioa, irakaskuntza, euskalduntze-alfabetatzea, administrazioa, gune geografiko euskaldunak, arlo sozioekonomikoa, aisia eta kirola, liburugintza, kulturgintza, publizitatea, corpus plangintza eta euskararen kalitatea, hedabideak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, sentsibilizazioa eta motibazioa eta barruko proiekzioa.
Planaren helburu nagusia euskara sustatzea da eta datozen urteetan esparru horietan aurreikusi diren neurriak betetzeko ekintza desberdinak garatuko ditu Udalak.