pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Egutegiko martxoko erantzuna
06
Api
2018

Egutegiko martxoko erantzuna

“Gereziondo japoniarra (Prunus serrulata “kanzan”)  eta udaletxe ondoan dauzkagu

Gereziondo japoniarra (Prunus serrulata “kanzan”) 

Izen hori dauka martxoko zuhaitz legazpiarrak eta udaletxe ondoan dauzkagu.

 

Sakura edo loretan dagoen gereziondo japoniarra, Japoniako kulturaren ikur ezagunenetakoa da.

 

Urtean zehar gereziondoek hostoak besterik ez dituzte eta neguan galdu egiten dituzte hosto horiek. Baina udaberriarekin batera loratu egiten dira eta parkeek arrosa koloredun lainoez estalita daudela dirudite.

 

Zuhaitzak, gehienez, 5 metroko altuera hartzen du eta zuhaitz adaburuak 4 metroko diametro har ditzake. Bestalde, 0 azpitik 15 gradura arteko tenperatura jasan dezake eta, beraz, sarritan ikusten dugu zuhaitz mota hori gure parke eta udalerrietan.

 

Japoniarrek zuhaitz horren lorea miresten dute, beste gauzen artean, samuraiek gudan isurtzen dituzten odol-tanten iruditzat dutelako. Samuraien ikurra da gereziondoaren lorea.

Albiste guztiak