Apirilean amaituko dira urrian martxan jartzen diren hainbat ekimen.
Horietako bat dugu Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloa. Amaierarako,“Operako mamua”Andrew Lloyd Weber musikariak egindako musikala eskainiko da.
Letraren egileak Charles Hart eta Richard Stilgoe dira eta libretoa Andrew Lloyd Weber eta Richard Stilgoerena da. Gaston Lerouw idazle frantziarrak idatzitako “Le Fantôme de l’Opera” eleberrian oinarritzen da eta hauxe da gertakizuna: Christine Daaé Pariseko Operako soprano ederra da eta aurpegia desitxuratuta duen musikagile bat erabat itsututa eta obsesionatuta dago berarekin.
Emanaldia Kultur Etxeko Areto Nagusian eskainiko da bi zatitan, apirilaren 11n eta 18an, asteazkenak, 18:30etatik aurrera. Ohi bezala, aretoaren sarreran izango dituzue eskainiko den lanaren nondik norakoak biltzen dituen esku-orria.