Tiketak apirilaren 9tik 22ra egongo dira salgai.
Maiatzaren 2an, asteazkena, 14:30etan egingo da aurtengoan ere haur txikiak dituztenen famili bazkaria, jaiak famili giroan bizi asmoz. Ohi bezala norberak eraman ahal izango du bazkaltzeko behar duena, baina aurtengoan Saniko koadrilak menua prestatuko du: paella eta tiketak aurrez jarriko dira salgai 5€tan Oilarra, Karibe Zaharra eta Kukue tabernetan, apirilaren 22rarte. Postrea ere izango da, baina edariak eta bazkal ondorengoak norberaren kontu.Udalak mahaiak, aulkiak, eta ondoren dena txukun uzteko kontenedoreak jarriko ditu bazkaltiarren eskura.
Eguna borobiltzeko, hona bazkal aurretik eta ondoren familia giroan gozatzeko izango diren ekitaldiak:
11:00: Haur eta gaztetxoen Bola Txapelketa Danantzako Herri bolatokian, Danantzako Bola Elkartearen laguntzarekin. Izen emateak 10:00etatik 11:00etara.
12:00: Elutxa Txaranga kalez kale.
13:00: Burruntzi erara prestaturiko arkume pintxo banaketa, Kale Nagusian, 2 €-ren truke. Banaketaz Legazpiko Gure Esku dago taldea arduratuko da.
14:30: Haur eta familien herri bazkaria, Euskal Herria plazan. Aurten Saniko koadrilak prestatuko du eta txartelak salgai jarriko dira. Eguraldi txarra balitz, Azokan.
16:00: Haur-familientzat “Txondatatxon dibertsioa eta jai” ikuskizuna Kiki, Koko eta Moko pailazoen eskutik, Euskal Herria plazan. Euria balitz, Azokan.
18:30: LEK Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren kalejira, Elutxa Txarangaz lagundurik.