pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Martxoak 22 Uraren Mundu Eguna
22
Mar
2018

Martxoak 22 Uraren Mundu Eguna

Udal Taldeetako Bozeramaileek bat egiten dute Uraren Mundu Egunaren ospakizunekin

Udal Taldeetako Bozeramaileek bat egiten dute Uraren Mundu Egunaren ospakizunekin.

 

Urik gabe ez dago bizitzarik.

 

“Ingurumen-kalteak, eta klima-aldaketak, munduan urarekin dagoen arazoa areagotzea ekarri dute. Hondatzen ari dira gure landareak, lurrak, errekak eta lakuak eta horrek uholdeak eta lehorteak dakartza eta ur kutsatuak izatea eragiten du. Gure ekosistemak zaintzen ez ditugunean, zaila da guztiok bizirik irauteko eta aurrera egiteko behar dugun ur garbia izatea", horixe gogorarazten digute Nazio Batuetatik.

 

Horregatik, Garapen Iraunkorreko helburuetako batek honakoa eskatzen dio nazioarteko komunitateari: uraren kudeaketa iraunkorra sustatzea, ura aurreztea, ur-saneamendua bultzatzea eta ura berrerabiltzea ahalbidetuko duten neurriak hartzea.

 

Hauxe da aurtengo leloa: “Naturan, Ura” eta XXI. mendeko erronkei aurre egiteko irtenbideak naturan bilatzeko aukera sustatu nahi da.

 

Albiste guztiak