Legazpiko Udala 2020rako Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen programari batu zaio. Programa horrek beharrezko ekintza markoa ezartzen du Euskal Administrazio Publikoetan eragiteko, ingurune-aldagaia erosketa zein kontratazioetan kontuan har dezaten.
Programari atxikitako erakunde gisa, Udal honek bertan hitzartutako konpromisoak beteko ditu, Euskadiko gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-eraldaketari laguntzeko.
- Urteko lan-egitasmo bat ezartzea programan lehentasuna eman zaien arloetan eta erakundearentzat bereziki interesgarriak diren arloetako batean gutxienez.
- Kontratazio publiko berdeari buruzko azterketa egitea eta erakundeko prozeduretan eta tresnetan txertatzea.
- Erakundearen erosketetan eta kontratazioan jarduten duten langileak trebatzea eta gaitzea.
- Lehentasunezko produktu- eta zerbitzu-multzoen erosketetan eta kontratazioetan ingurumen-alderdiak sartzea pixkanaka, 2018rako eta 2020rako programetan zehaztutako helburuak lortu arte gutxienez.
- Urteko jarraipena egitea eta egindako lanaren emaitzak Idazkaritza Teknikoari helaraztea.
- Jardunbide egokiak eta esperientziak EAEko beste administrazio batzuekin partekatzea.