Larunbatean, martxoak 24, arratsaldeko 5:00etan
Gynkana egingo da, Azokako inguruetan.
LH 3, 4, 5 eta 6. mailako ikasleek parte hartu dezakete.
Horretarako, aldez aurretik martxoak 22ra arte (osteguna),
nork bere ikastetxeko idazkaritzan izena eman beharko du.
Gynkana, kalean egiten den taldekako jolasa da.
Argibideei jarraitu, taldea osatzen duten pertsonek
hainbat proba gainditu beharko dituzte.
Orain arteko esperientzia aintzat hartuta,
haurrek primeran pasatzen dute,
eta parte hartzeko ez ezik,
ikusteko ere dibertigarria izan liteke.
Haur eta gaztetxoen aisialdian
euskararen erabilera bultzatzeko programaren baitan
Gazteria zerbitzuak antolatu
eta Sorgintxulo taldeak gidatutako ekintza da.