pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Diputazioko udalekuak eta gazte oporraldiak
13
Mar
2018

Diputazioko udalekuak eta gazte oporraldiak

Izenematea Kultur Etxeko Harreran arratsaldez, martxoaren 26ra arte

Izenematea Kultur Etxeko Harreran arratsaldez, martxoaren 26ra arte

 

Diputazioko udalekuetan (7-13 urte) eta Gazte oporraldietan (14-17 urte)

parte hartzeko izenematea martxoaren 14tik 26ra bitartean egin daiteke,

Kultur Etxeko Harreran 14:30etik 17:30era.

 

Eskaerak banaka eta taldeka egin daitezke.

Taldeko 3 neska/mutil gehienez.

 

UDALEKUAK

 

Txandak 3 adin taldetan banatzen dira: 7-8 urte; 9-11 urte; 12-13 urte.

 

7 eta 10 egun bitarteko jarduerak dira,

Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako hainbat tokitan.

 

Kuotak:

Kuotak progresiboak izango dira; 2016.urteko Errenta Aitorpenaren araberakoak.

Hauxe da gehienez ordaindu beharko dena: 7 egun 122 euro; 10 egun 178 euro.

Tarifa bereziak daude familia ugarientzat, guraso-bakarrentzat eta famili ugari berezientzat.

Kuota murriztuak DBE, DSBL edo GLL onuradunentzat edo Kide guztiak langabezian dituzten familientzat.

 

GAZTE OPORRALDIAK

 

Txandak 3 adin taldetan banatzen dira: 14-15 urte, 16-17 urte eta 14-17 urte.

 

7 eta 10-12 egun bitarteko jarduerak dira,

toki ezberdinetan: Araba, Gipuzkoa, Nafarroa,

Avila, Caceres, Castellon, Cuenca, Madrid, Menorca eta Valencia.

Zenbat ekintza, beste autonomia-erkidego batzuetako gazteekin egiten dira.

 

Kuotak:

Kuotak progresiboak izango dira; 2016.urteko Errenta Aitorpenaren araberakoak.

Hauxe da gehienez ordaindu beharko dena: 7 egun 165 euro; 10-12 egun 228 euro.

Tarifa bereziak daude familia ugarientzat, gurasobakarrentzat eta famili ugari berezientzat.

Kuota murriztuak DBE, DSBL edo GLL onuradunentzat edo Kide guztiak langabezian dituzten familientzat.

 

IZEN-EMATEA

Kultur Etxeko Harrera zerbitzuan (arratsaldez, 14:30etik 17:30era)

edo INTERNETen bidez

www.gipuzkoangazte.eus/udalekuak  edo   www.gipuzkoangazte.eus/gazte-oporraldiak

(ordenagailu edo telefono bidez, azken kasu honetan,

telefonorako egokitutako bertsio batean).

 

Zozketan parte hartzeko izen-ematea: Martxoaren 14tik 26ra.

 

Zozketa: apirilak 10

 

Behin-betiko izen-ematea: apirilaren 12tik 23ra.

Albiste guztiak