Bozeramaileen batzordeak
onartutako adierazpen instituzionalean
Legazpiko udalak Martxoaren 8ko Emakumeen Greba Orokorra
babesten du eta hainbat konpromiso hartzen ditu
berdintasunezko gizartea lortzeko.
Aldi berean herritarrei dei egiten die
antolatu eta deitutako ekitaldi eta ekintzetan
modu aktiboan parte har dezaten.
Legazpiko emakume taldeak
#Emakumeok*planto nazioarteko ekimenarekin bat egin du
greba eta 2 kontzentrazioetarako deiak eginez.
Greba: goizez 11:00-15:00 eta arratsaldez 18:00-22:00.
Kontzentrazioak: 12etan eta 8etan, Euskal Herria plazan.
Horrezaz gain, goizeko 11:30ean Hegialde auzotik irtenda,
kalejira eta kazerolada egingo dute
eta 13:30ean bazkaria Gizarte Zentroan,
norberak berea eramanda.
M8aren harira herriko eragileek hainbat ekintza antolatu dituzte:
Ikastetxeetan hausnarketak eta sentsibilizazio ekintzak,
Domingo Agirre ikastetxean kalejira eta merienda gozoa,
Haztegi ikastolan fotocall bat,
Iratzarri elkartean hitzaldia eta txangoa,
Kultura zerbitzuan ikus-entzunezkoak eta opera,
eta Nerabeentzako Zerbitzuan, txapen tailerra
eta hausnarketa partekatua Onfire Emakume talde feministarekin.
Urola Garaiko Udal-Elkarteak
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Arloaren bitartez,
Urola Garaian egingo diren ekintzakbildu ditu kartel batean.
Aurten Urola Garaiko Emakumeen Bazkaria,
Legazpiko Gizarte Zentroan egingo da,
martxoaren 10ean.
Martxoaren 8a- informazio gehiago