“Olibondoa da (Olea europaea) eta Arantzazu auzoan dago”
Jatorriz, Asia txikikoa da zuhaitza eta antzinatik landatzen da Mediterraneoko arroan zehar. Hosto iraunkorrak dituen zuhaitza da eta ehunka urte bizi daiteke eta eman dezake fruitua.
Munduan, gutxienez 17 zuhaitz-mota daude 1000 urte baino gehiago bizi daitezkeenak eta horietatik gehienak pinaburudunak dira. Iberiar penintsulan eta Mediterraneoko arroan dauden olibondoak milaka urteko zuhaitzak dira. Olibondo horietako batzuk 2000 urte edo 2500 urte har ditzakete.
Zuhaitza erdi tamainakoa da, 2 eta 10 metroko altuera hartzen du.
Enborra bihurria eta lodia da eta egurra gogorra. Olibondoaren loreak martxoaren bukaeran hasten dira loratzen baina benetako loreak apirilean edo maiatzean ateratzen dira. Txikiak dira eta zuriak edo zuri-horixkak.
Oliba da olibondoaren fruitua. Olibek tonalitate asko izan dezakete, berdea izatetik gorria izateraino, baina heltzen direnean beltzak bihurtzen dira.
Olibondoa kultura askotan dagoen landarea da. Bitxikeri gisa esango dugu, adibidez, Antzinako Grezian olibondoaren olioa sakratutzat hartzen zela eta erregeak eta atletak olioztatzeko erabiltzen zen. Olibondoen adar hostotsuak oparotasunaren, hotsandiaren eta bakearen sinboloa ziren eta joko adiskidetsuetako eta gerretako garaileak koroatzeko erabiltzen ziren.