pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Asteburuan hasiko dira Herriko Pilota Txapelketak
02
Mar
2018

Asteburuan hasiko dira Herriko Pilota Txapelketak

Herri mailako binakakoa ostiralean, martxoaren 2an, eta Haur eta gaztetxoena, larunbatean, martxoaren 3an.

Herri mailako binakakoa ostiralean, martxoaren 2an, eta Haur eta gaztetxoena, larunbatean, martxoaren 3an.

 

Herri mailako binakako XII. Txapelketan, 52 bikotek eman dute izena eta lehen fase honetan 13 taldetan banatuta arituko dira. Ostiralean, martxoaren 2an, 21:00etan hasiko da taldekako lehen fase hau eta martxoaren 18an, igandean amaituko da. 3 jardunaldi izango dira guztira, eta jardunaldi bakoitza bi saiotan jokatuko da, ostiraletan 21:00etatik aurrera eta igandeetan 15:00etatik aurrera. Martxoaren 23 eta 25ean hasiko da, txapelketako kanporaketa fasea.

 

Neska-mutikoen txapelketa berriz, herriartekoa izango da, eta martxoaren 3an, larunbatean, abiatuko da arratsaldeko 16:00etan.Prebenjamin, Benjamin eta Alebin kategorietan jokatuko da, Legazpi, Urretxu, Zumarraga eta Soraluzeko pilotarien partehartzearekin.

 

Bi txapelketetako partidak Urbeltz Pilotalekuan jokatuko dira eta finalak, apirilaren 30ean izango dira, Maiatzeko Santikutz jaien lehen egunean.

Albiste guztiak