pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

GabiriaRallysprint proba dela eta, igandean, 4ean, Trafiko murrizketak
01
Mar
2018

GabiriaRallysprint proba dela eta, igandean, 4ean, Trafiko murrizketak

Bikuñako industrialdea inguruan

Datorren igandean, martxoaren 4ean, Legazpi-Gabiria Rallysprintaren XX. edizioa ospatuko da. Hori dela eta hainbat murrizketa izango dira Bikuñako industrialdean bai aparkatzeko baita zirkulatzeko ere. Hona hemen murrizketa horiek:

 

APARKATZEA

Goizeko 8:00etarakokendu egin beharko dira Zorrotz pabilioi parean aparkatuta dauden ibilgailuak eta ezingo da bertan aparkatu. Leku hori atoiak aparkatzeko erabiliko da.

 

ZIRKULAZIOA

Goizeko 9:00etarakoGarinen pabilioitik Zorrotz enpresara doan errepidean, aipatu proban parte hartuko duten ibilgai-luentzako Laguntza-karpak ezarriko dira. Beraz, ezingo da bertatik zirkulatu arratsaldeko 20:00ak arte, ez Motxorro aldera eta ezta Garineko pabilioi aldera ere. Baimendutako ibilgailuak bakarrik ibili ahalko dira.

 

Sor daitezkeen eragozpenak barkatuko dituzuelakoan eta zuen laguntza jasoko dugulakoan, adeitasunez,

 

Izenp: Fernando Aguirre

Udaltzainburua

Albiste guztiak