Martxoaren 9an, 19:30ean Kultur Etxeko Areto Nagusian.
Martxoan Emakumearen Nazioarteko eguna dela eta, Kultur Etxeko hileroko ikus-entzunezko emanaldietan hilabete honean gai eta formatua aldatuko dugu, Martxoaren 8arekin bat egin nahian.
Hala, martxoko ikus-entzunezko emanaldian, emakumeari eragiten dioten arazoak azaleratzen dituzten 5 film labur eskainiko dira, martxoaren 9an, 19:30an hasita, Kultur Etxeko areto nagusian. Hona eskainiko direnak: “Mobile Homes”, “Rae”, “What to bring to amerika”, “Irene” eta “The Curse”.
Bilduma, Filmazpit programaren bidez iritsiko da Legazpira eta ondorioz, filma labur guztiak bertsio originalean eskainiko dira, euskarazko azpidatziekin. Emanaldiak 76 minutuko iraupena izango du.
Informazio gehiago: http://www.filmazpit.eus/euskara/filmak-eta-azpitituluak/bilduma-emakumea-film-laburrean