pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

XX. Rally sprint gabiria – legazpi
28
Ots
2018

XX. Rally sprint gabiria – legazpi

Datorren igandean martxoak 4 ospatuko da Gabiria eta Legazpiren arteko XX.Rallya

Datorren igandean martxoak 4 ospatuko da Gabiria eta Legazpiren arteko XX.Rallya

 

Legazpiko eta Gabiriako udalek antolatuta, datorren igandean martxoak 4 hasiko da rally denboraldi berri bat Gabiria eta Legazpiren arteko frogarekin.

 

Zirkuitoak 6.650 metro ditu eta Gabiriko Korta erretegitik irten eta Motxorroko  gaina igaro ondoren irirtsiko da legazpira.

 

Izena emandakoen zerrenda, guztira 75 talde,  Rallysprinteko aurtengo txapeldunekin hasten da; Enrique Barrenetxea-Arando-Anartz Onaindia beraien Mitsubishi EVO IXarekin. Aurkarien artean legazpiko Jon Etxeberria-Roberto Garcia beraien Mitsubishi EVO VIenarekin eta Iñaki Zozaya-Xabier Andueza Porsche GT3 indartsu batekin.

 

Igandean goizeko 09:00etatik aurrera egingo dira egiaztapen administratiboak eta teknikoak Legazpiko  udaletxe ondoko enparantzan.

 

Aproba arratsaldeko 15:00tan hasiko da lehenengo zati kronometratuarekin eta hurrengo biak arratsaldeko 16:50etan eta 18:40etan izatea espero da beti ere gertatu daitezken gertakizunen arabera.

 

Denborak www.fotomotor.es jarraitzeko aukera izango da.

 

Sarien banaketa gutxi gora behera 20:30etarako dago aurrikusita Legazpiko azoka gunean.

 

Albiste guztiak