Aste honetan hasiko dira eta hiru hilabeteko iraupena izango duela aurreikusten da
Aste hontan hasiko dira Urtatza 53-60 gunea egokitzeko obrak. Obra honen helburu nagusia atarietako irisgarritasuna hobetzea da. Bide batez, euri uren kanalizazioak berritu, telekomunikazioetako beharrezko hodiak lurperatu eta argiteri publiko berria ezarriko da.
Obra esleitzeko prozedura pasa den abenduan jarri zen martxan eta esleipena otsailean egin zaio Construcciones Antio SLL. enpresari. Proiektuko aurrekontua 103.030,16 €koa da eta Antiok aurkeztutako eskeintzaren arabera 97.693,17 €tan eraikiko da. Obraren iraupena hiru hilabete ingurukoa izatea espero da.
Obrak dirauen bitartean hainbat eragozpen suertatu daitezke eta aurrez jakinarazten eta ahalik eta txikienak izan daitezen saiatuko gara!