Otsailaren 14ean, 18:30ean Legazpiko Kultur Etxean.
2017-2018 denboraldiak aurrera darrai eta Zarzuelaren txanda izango dugu otsailean. G. del Castillo eta M. Alonsoren libretoa eta Sorozabalen musika duen lan hau Errusian kokatua dago, errusiar iraultza garaian, 1917an alegia.
Saio bakarrean eskainiko da lana eta ohi bezala, aretoaren sarreran izango dituzue eskainiko den lanaren nondik norakoak biltzen dituen esku-orria.