Hona herriko eragile desberdinen ekimenez, osatu den Inauterietako egitaraua. Ziurrenik ez dira egun hauetako inauteri ospakizun bakarrak izango, eta ezta herrian Inauteri giroa jarriko duten talde eta eragile bakarrak ere.
8, osteguna:Doinua Musika Eskolako ikasleen kalejira. 17:30ean hasita Kale Nagusian.
9, ostirala:MOZORRO LIBREEN EGUNA
- 16:00etan Ikastetxeetako haur eta gaztetxoen desfilea eta mozorro jaia.
- 17:00etan Lintxen etorrerarekin Legazpiko inauteriei irekiera ofiziala egingo zaie Euskal Herria plazan.
- Ondoren Urolatarrak txarangak alaituko ditu erdiguneko kaleak 21ak arte.
10, larunbata: ZAPATUKO INAUTERIA.Legazpiko Gazteak elkarteak antolaturik.Gaia: LANBIDEAK.
- 17:30ean Laubide kalean elkartuko gara karrozarekin Kalejira hasteko.
o Ibilbidea: Laubide (oinezkoen kale), San Inazio, Juanastegi, Gaztetxea, Kale Nagusia, Nafarroa kalea.
- 22:00etan afaria Gaztetxeaneta ondoren festa.
11, igandea: “INUDE ETA ARTZAINAK” konpartsa, goiz eta arratsalde. 19:00etan Lintxen agurra, panpina erretzea eta inauterien amaiera Euskal Herria plazan
· 11:00: Konpartsa Laubiden (oinezkoen kalea) elkartuko da. Aurten musika Dulantziko Baralde Txarangaren esku egongo da.
· 12:00: Konpartsa Lau Bidetik irtengo da.
o Ibilbidea: Laubide (oinezkoen kale), San Inazio, Juanastegi, Bikuña Plaza, Plazaola Kalea (Kukue parean).
· 14:00: Bazkaria Gizarte Zentroan.
· 17:30: Konpartsa Gizarte Zentrotik irtengo da.
o Ibilbidea: Gizarte Zentroa, Kale Zaharra (Karibe Zaharra parean), Kale Nagusia (Kalotx parean), Kale Nagusia (Karibe Berri eta Gurrutxaga parean), Euskal Herria plaza.
· 19:00: Lintxen agurra, panpina erretzea eta inauterien amaiera.