Negualdian elurteak izateko egon daitezkeen aurreikuspenen aurrean -eta horien berri gertatuko direnean emango diegu herritarrei-, Alkatetza honek horrelako egoeretarako osatu den protokoloaren berri eman nahi du. |
Bide nagusiak garbitzeko programa berezi bat ezarri da, herritarrek euren eguneroko bizimoduarekin normaltasunez jarrai dezaten. Udal zerbitzuko langileek eta kontratatutako kanpoko lantaldeek goizeko lehenengo orduan hasiko dira lanean eta zirkulazio-bide nagusiak garbituko dituzte, ibilgailuen zirkulaziorako elur gabe eta izotzik gabe eta erabilgarri egon daitezen.
|
Baina Udalaren ahalegin horri ezinbestekoa da herritarren laguntza gehitzea, etxebizitzetako atari pareko espaloiak eta garajeetarako sarbideak garbi mantendu daitezen. Guztion ahalegin horrezaz gain, hainbat aholku eman nahi nituzke: - Espaloietatik kenduko den elurra bide bazterrean utziko da, isurbide publikoak libre utziz. - Oinezkook espaloietatik edo elurra kenduta dagoen ibilbideetatik ibili behar dugu, kaleak gurutzatzean arreta jarriz eta elurretarako oinetako egokiak erabiliz. - Ahal bada sartu autoak garajeetan. - Ahal bada ez hartu ibilgailua eta hartu behar izanez gero, segurtasun-tarte egokia gorde eta arretaz zirkulatu. - Bidaiaren bat egin behar baduzue, errepideen eta eguraldiaren egoeraren gaineko informazioa eskatu. - Gatza behar izanez gero eskatu Udaletxean: 943 737030 Udaltzaingoan: 943 109662
Legazpin, 2018ko urtarrilaren 31n. Alkatea: Koldobike Olabide Huelga
|