Udalak Erroldaren ziurtagiria erraztu die,
2 eta 12 urte beteko duten haurren gurasoei
Urtarrilaren 29tik otsailaren 9ra bitartean
izena emateko epea eta, ondoren, matrikulazioa irekiko da,
2018/2019 ikasturtean Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako
ikastetxe publiko nahiz itunduetan ikasi nahi dutenentzat.
Hori dela eta, duela 15 egun, udalak 2 urte beteta edo beteko dituen
seme-alaben gurasoei eskutitz pertsonalizatua bidali die,
herrian dagoen hezkuntza eskaintzari buruzko informazioa luzatuz,
baita ikastetxe bakoitzak aurreko astean antolatu zituen hitzaldien berri ere.
Horrezaz gain, errolda ziurtagiria erraztu die,
ezinbestekoa izango baitute izenematea egiteko.
Bestaldetik, udalak ere errolda agiria bidali die
12 urteko ikasleen gurasoei.
Honen helburua da,
udalak matrikulazioa egiteko ezinbestekoa den
dokumentazioa herritarrei erraztea.