Etxadik, Urola Garaiko Familientzako Orientazio Psikologikoa
Zerbitzuaz arduratzen den zentroak,
hitzaldi bat eskainiko du
“Jokua, apustuak eta autokontrolaren garapena” izenburupean,
datorren asteartean, urtarrilaren 30ean,
18:00etan Kultur Etxeko Areto Nagusian.
Hori dela eta, gai honen inguruan
Etxadik prestatu duen artikulua,
lotura honetan irakur dezakezue:
http://www.legazpi.eus/files/Etxadi/eu/75.pdf
Gogoratzen dizuegu, azken 12 urte hauetan
Etxadik landu dituen gaiak eta aholku praktiko guztiak
udaletxeko webgunean eskuragarri dituzuela,
lotura honen bidez:
http://www.legazpi.eus/zure-zerbitzura/bestelako-erakundeen-zerbitzuak/etxadi
Etxadik eskaintzen duen zerbitzua doakoa da
Urola Garaiko 0 eta 18 urte bitarteko
seme-alabak dituzten familientzat.
Familiei, hazkuntza, hezkuntza eta familia gaietan
aholkularitza eskaintzen diete.
Familia harremanak sendotzen lagunduz
eta arazoei aurre hartuz.
Zerbitzu pertsonalizatua eta konfidentziala da.
Etxadirekin zuzenean harremanetan jartzeko:
- Telefonoa: 94 405 15 49
(asteartetan, 11:30-13:00 / 17:00-18:30)
- Posta elektronikoa: www.etxadi.org webgunean agertzen den
Urola Garaiko inprimakiabetez:
https://usuarios.etxadi.org/eu/?whatform=selectform&whatid=2