Udala izeneko atalean, Alkatetza eta Korporazioa sailean, Alkatearen asteroko agenda instituzionala aurkitzen da. Bertan, astero aurreikusitako erakundeen arteko bilerak, ekitaldi publikoak edo prentsaurrekoak biltzen dira.
Hauek izan dira 2017ko datuak:
· Erakundeen arteko 127 bilera: beste Udal batzuekin, Aldundiarekin, Eusko Jaurlaritzarekin,… etab.
· 69 bilera herritarrekin
· 57 ekitaldi publiko Legazpin
· 25 prentsaurreko
Erakundeen arteko bileretatik, 14 euskal Udaletatik jaso ditugun bisitak azpimarratu behar ditugu: Bergara, Leioa, Errenteria, Iurreta, Elgoibar, Villabona, Azpeitia, Amurrio, Balmaseda, Lazkao, Mungia, Santurtzi, Pasaia eta Ordizia. Udal horietako ordezkariak Herritarrentzako Arreta Zerbitzu berria eta legealdiaren hasieran hiru batzorderekin martxan jarri genuen barne antolamenduaren eredu berria ezagutzera etorri dira Legazpira.