pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpik aipamen berezia lortu du bere Agenda 21eko kalitatea neurtu ondoren.
19
Urt
2018

Legazpik aipamen berezia lortu du bere Agenda 21eko kalitatea neurtu ondoren.

Iñaki Arriolak,  Agenda Lokalen 21 kalitatearekin lotutako sariak eman ditu.


 

Gasteizko Udalak lortu du Udalsarea 21 euskal udalerrien sareak sustatzen duen “Euskadiko 2017ko Udalerri Jasangarriaren Saria”, "jasangarritasunaren inguruko ikuspegi estrategikoa duen administrazio publiko bat izateagatik, bere politikak zeharkakotasunez eta modu koordinatuan gauzatzeko duen ahalmen handiagatik, eta herritarrak politika horien ezinbesteko alderdi gisa inplikatzeagatik".

 

Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuak saria eman zion Gasteizko alkateordeari, atzo goizean Arabako hiriburuko Europa Batzar Jauregian egindako ekitaldi batean; bertan, Tolosa, Legazpi, Durango eta Amurrioko udalerriek aipamen berezi bana jaso dute, aitortza gisa.

 

Legazpiko Udalaren kasuan, aipamen berezi bat eman zaio udalerriko jasangarritasun-politiken plangintza eta gauzapenaren kalitateagatik. Zehazki, Gipuzkoako udalerri honek plangintza eta kudeaketaren eremuko tresna espezifikoak garatu eta txertatu ditu bere politikak gauzatzen laguntzeko eta Tokiko Ekintza Plana betetzeko, mugikortasunaren, erosketa eta kontratazio publiko berdearen eta kontsumo jasangarriaren alorretan, besteak beste.

 

Hamarretik 8,2 puntu atera ditu Legazpik. 

 

IKUSI BIDEOA 

 

Albiste guztiak