pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Txerri Festa Estremadurar erara
17
Urt
2018

Txerri Festa Estremadurar erara

Igandean, urtarrilak 21, Azokako arkupeetan

Igandean, urtarrilak 21, aurtengoaren ere Azokako arkupeetan,

 

“La Bellota” Zentro Estremeñoak Txerri Festa egingo du. Estremadurar kulturan, eta gurean ere, hain sustraiturik dagoen ekintza hau legazpiar guztiei erakustea eta txerri hiltzearen ondorengo produktuak legazpiarrekin elkarbanatzea du helburu ekintza honek.

Goizeko lehen ordutik arituko dira elkarteko kideak lanean eta 12:30etatik aurrera txerriki eta “migak” dastatzeko aukera izango da Legazpiko Azokan.

 

Animalien babeserako legeak hala beharturik, gaur egun dagoeneko ez da lehen urteetan bezala Txerria bertan hiltzen, orain txerria kanalean irekita iristen da eta elkarteko kideak ahalik eta probetxu gehien ateratzeko lanetan aritzen dira: xerrak, urdaia, hirugiharra, gibela, txorizoa,... guztia estremadurar erara.

Albiste guztiak