Horian, zer sar daiteke?”lemapean Sasieta mankomunitateak, ECOEMBESekin elkarlanean, Gida berri bat banatzen hasi da egunerokoan, edukiontzi eta kubo horietan ontziak sartzerako orduan sortzen zaizkigun zalantzak argitzeko.
Gidak bi zati ditu:
a) Lehen zatiak, kolore horiz nabarmendua, horian sartu beharreko ontziei buruz hitz egiten du, lau familiatan sailkatuta:
· Plastikozko ontziak.
· Metalezko ontziak.
· Brik ontziak.
· Egur eta kortxozko ontziak.
b) Bigarren zatia, kolore gorriz nabarmendua, horian sartu behar EZ diren gauzei buruz ari da, batik bat plastikozko eta metalezko objektuak. Gidak zera azpimarratu nahi du: edukiontzi horia “ontzientzako” dela eta ez “plastikoentzako”.
Sasieta Mankomunitatearen lotura