pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Zizurkil eta Alegiara joan ziren Haurren Aurresku eta Soinu Zahar txapelketako lehen sariak
16
Urt
2018

Zizurkil eta Alegiara joan ziren Haurren Aurresku eta Soinu Zahar txapelketako lehen sariak

Soinu Zahar: Amaia Aizpurua. Aurresku: Aritz Maiza

Soinu Zahar: Amaia Aizpurua. Aurresku: Aritz Maiza

 

Urtarrilaren 13an, Latxartegi aretoan, Legazpiko XXIV. Haurren Gipuzkoar Aurresku Txapelketa eta VI. Gazteen Soinu Zahar Txapelketako saioak jokatu ziren.

Sustraiak Dantza Taldeak eta Legazpiko Udalak antolatutako txapelketan 14 neskatila (soinu zaharrak), hauen artean Sustraiak Dantza taldeko Ane Arrizabalaga eta Nahia Lopez legazpiarrak, eta 10 mutil (aurreskua), hauen artean Markel Garmendia legazpiarra, aritu ziren.

Bi orduko ikuskizunaren ondoren Soinu Zaharrenen txapelketa Zizurkilgo Amaia Aizpuruak irabazi zuen, aldiz Aurresku txapelketa Alegiako Aritz Maizak.

Legazpiarrak lan bikaina egin zuten, Ane Arrizabalaga hirugarren sailkatu zen.Ikasturtea indar handiz hasi dutela dirudi.

 

Sustraiak Dantza taldeak eta Legazpiko Udalak txapelketa hau aurrera eramateko ezinbesteko lankide izan dituen, Legazpiko Goiz Deia Txistulari Taldeari eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrari eskerrak eman nahi dizkie.

 

Dantzari, irakasle eta gurasoei ere gure eskerrik zintzoenak.

 

 

Dantzari legazpiarrak

 

 

Dantzari irabazleak

Albiste guztiak