Urtarrilak 16, asteartea, 18:00etan Kultur Etxean
Legazpiko udalak, herriko ikastetxeekin elkarlanean,
gurasoentzako hitzaldi bat antolatu du
“Arriskua Alkohola” izenburupean,
datorren asteartean, urtarrilaren 16an,
18:00etan Kultur Etxeko Areto Nagusian.
Hizlaria Estibaliz Ansotegi Guruziaga da,
Ortzadar Fundazioko programaren koordinatzailea.
Egun berean, baino 16:30ean
Olazabal institutuko eta Haztegi ikastolako
hainbat irakasleen txanda izango da,
DBH-4 eta Batxilergoko ikasleekin
azaroan egindako lana ardatz hartuta.
2 saio hauek Legazpiko udalak antolatu ditu,
honako helburuekin:
- Euren ikasle eta seme-alabak,
alkoholaren kontsumo seguru eta arduratsuan hezteko
beharrezkoak diren jakintza eta hezkuntza-tresnak eskaintzea.
- Gazteek,hainbat substantzia, zertarako eta nola kontsumitzen dituztenjakitea.
- Alkoholari buruzko heziketan irakasle eta gurasoen zereginaz hausnartzea.
- Gai honi modu egokian aurre egiteko tresnak eta baliabideakeskuratzea.
- Aurretiaz, ikastetxeetako taldeetan lortutako ondorioak azaltzea.
Arrisku Alkohola programa
Eusko Jaurlaritzako Osasun Publioaren
eta Adikzioaren Zuzendaritzak
ikastetxeetan doan aurrera eramandako
prebentzio-programa da.
Legazpin saioak azaroaren bukaeran izan ziren
eta DBH-4.mailako ikasle guztiek parte hartu zuten,
baita Haztegi ikastolako Batxilerreko 1go mailako
eta Olazabal institutuko Batxilerreko 2.mailako ikasleek ere.