Urtarrilaren 19an, 20:00etan Kultur Etxeko Areto Nagusian.
Azaroaren 17an eskaini zen emanaldia ezin ikusirik jende asko geratu zen, Kultur Etxeko areto nagusia bete egin baitzen.
Egilearekin adostu ondoren data berria jarri genuen, eta horrela 2018ko ikus-entzunezkoen emanaldiak irekiko dituena izango da.
Julian Auzmendik Argentinako hainbat txoko erakutsiko dizkigu: Buenos Aires, Valdés penintsula, Ushuaia, San Carlos de Bariloche, El Calafate, Perito Moreno glaziarra eta Iguazuko urjauziak. Guztia bertako musikaz lagunduta.