Bidea itxita Bikuña industrialdean
Asteburu honetan Espainiako ziklo-kros txapelketa ospatuko da Legazpin.
Hori dela eta, etorriko diren autokarabanak eta autoak aparkatzeko lekua egokitu behar da. Beraz, Bikuña industrialdeko errepidea itxi egingo da ondorengo ordu hauetan:
- Ostiralean, urtarrilak 12, behar izanez gero, 19:00etatik aurrera -egun osoa-
- Larunbatean, urtarrilak 13, behar izanez gero, 8:00etatik aurrera -egun osoa-
- Igandean, urtarrilak 14, behar izanez gero, 8:00etatik 20:00etara.
Bertatik, bakarrik zirkulatu ahalko dute:
Bikuña kalea 1-5eko bizilagunek, aparkalekua erabiltzen dutenek eta 1. faseko pabilioietako erabiltzaileek. Horiek Bikuña errotondatik sartu eta irten daitezke arazorik gabe.
Gainerako pabilioietara joateko -Garin okindegitik Refraleg enpresaraino-Motxorroko bidegurutzetik sartu beharko da eta Bikuñako errotondatik irten.
Bidea itxita Urtatzatik-lakiolara
Asteburu honetan Espainiako ziklo-kros txapelketa ospatuko da Legazpin. Hori dela eta, Urtatzatik Lakiolarantz doan errepidea itxi egingo da ondorengo ordu hauetan:
- Ostiralean, urtarrilak 12, 14:00etatik -19:00 etara.-
- Larunbatean, urtarrilak 13,, 8:30etatik 19:00 etara-
- Igandean, urtarrilak 14, 8:30etatik 16:00etara.
Gogoratu Bixiolatik lakiolarantz doan pista erabili daitekela-