Tradizioari jarraituz,
aurtengoa 20. urtea da
Legazpiko udalak
Gabonetako Haur Parkea eskaintzen duela.
Gazteria Zerbitzuak Gabonetako Haur Parkea antolatzen du,
2 eta 14 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat,
Urbeltz pilotalekuan eta Azokan,3 egunetan.
Honakoa da ordutegia:
Urtarrilak 2 eta 3: 10:30 – 14:00 / 16:00 – 19:30.
Urtarrilak 4, asteazkena: 10:30-13:30.
Txu-txu trena, Euskal Herria plazatik
Laubide oinezkoentzako guneraino
bueltaka arituko da eta doakoa izango da.
Urbeltz pilotalekuan eta Azokan
jarriko den parkearen sarrera 2 eurokoa da.
Goizeko saioagatik 2 euro eta arratsaldekoagatik,
beste 2 euro ordaindu beharko dira.
Hauxe da bertan topatuko duzuena:
- Urbeltz Pilotalekuko pistan:
- 2-5 urtekoen gunea: 2 puzgarri eta ludoteka, psikomotrizitateko aparailuekin, etxetxoa, balantzinak eta mahai joko interaktiboez osatuta, lurzorua moketadunarekin.
- 6-10 urtekoen gunea: puzgarria, txirrista eta 3 ohe elastikoak.
- 11-14 urtekoen gunea: txirrista eta zezen mekanikoa.
- Urbeltz Pilotalekuko goiko aldean:
- Joko interaktiboen gunea: Formula 1eko simulagailua, Hegaldi simulagailua, Guitar hero, Xbox, Play, Arcade eta Wii 3D.
- Sorgintxulo taldeak bideratutako tailerrak: Makilajea eta karetak; baita postalak eta marrazkiak margotzeko tailerrak ere.
- Azokako arkupetan:
- 6-14 urtekoen gunea: Trizikloen pista, Pedaletako karts pista, Puntuazio-atea eta 6D Zinea.
Gurutze Gorriko anbulantzia ere
saio guztietan izango da.ERTSO