Kultura Sariak 2017:
Aurtengoan bigarrenez emango diren Kultura Sarien helburua herrian kultura arloan eta herriko kultura bizitza suspertzen lan egiten duten pertsonak saritzea da. Bigarren aldi honetarako, Herriko kultur elkateekin aritu gara, Zenbat, zein ataletan, eta nor saritu adostu eta erabakitzerakoan.
Hiru sari emango ditugu, o Kultura Merezimendua: azken urtean kulturaren edozein arlotan lorpen nabarmena lortu duenari. Nerea Elustondori, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian finalerdietara iristeagatik.
o Herrigintza: Herriko kulturarekin konpromezua izatea taldeetako antolakuntza arloan, eta kultur herri ekimenen arloan. Primi Murgiondori, herriko lehen Olentzeroa izan genuen eta urtetan eutsi zion zeregin horri, errege beltza ere izan dugu urtetan, batzuk batzuk aipatzeagatik.
o Kulturgintza: Herrian kulturaren arlo desberdinetan izandako jardun aktiboagatik. Jesus Castillejori, sormena lantzen eta sustatzen egiten duen lanagatik, Legazpi Musika Bandan, Musika Eskolan eta deitzen zaion edozein ekimenetan.
|