Udalak eskatuta, aste honetan Sasieta Mankomunitateak Urtatza 40 atariaren parean arropa jasotzeko edukiontzi berria jarri du.
Bizilagunek aspaldian eskatu zuten edukiontzi hori. Hemendik aurrera Urtatzako bizilagunek gertuago izango dute arropa botatzeko edukiontzia.
Edukiontzi zurian zer bota behar den gogorarazteko aprobetxatzen dugu: arropa, oinetakoak eta osagarriak (poltsak, motxilak…). Bai erabiltzeko baldintza onean daudenak, bai hondatuta daudenak. Birziklatze plantan bakoitzarekin zer egin erabakiko dute.
Beraz zapatak, galtzerdiak, trapuak, poltsak… berriak nahiz zaharrak arroparen edukiontzi zurian sartu behar dira. Eta ez grisean, askotan agertzen diren moduan.
Edukiontzi honetan ezin dira alfonbrak eta moketak sartu behar. Horiek traste zaharrekin atera beharko dira edo Deskargako Garbigunera eraman beharko dira.