2016ko abuztuaren 4an hildako arrainak antzeman ziren Urola ibaian. Hori ikusita, dagokionaren arabera jarduteko protokoloa jarri zen martxan.
Urola ibaia ikuskatu ondoren, arrainak hilda agertzeko arrazoia kiroldegiko igerilekuko uraren isurketan egon zitekeela ikusi zen. Horrela, igerilekua hobetzeko eserlekuen eremuan ura jasotzeko ezarri zen kanaleta berritik kloratutako ura isuri ibaira.
Berehala hartu ziren neurri zuzentzaileak. Segituan zigilatu zen isuria eta igerilekuko kanaleta berriko urak kolektorera bideratu ziren. Ondoren horren berri eman zitzaien Aldundiari batetik eta Eusko Jaurlaritzako URA agentziari bestetik.
Arrainak hiltzea arau-hauste administratibo oso larria da eta, ondorioz, Udalak 602 euroko isuna ordaindu behar du. Horrezaz gain, 360 euro gehiago ordaindu beharko ditu Urola ibaian sortarazitako kalte-ordain gisa.
Legazpiko Udalak “kutsatzen duenak ordaindu egingo du” printzipioa aplikatu du eta sortutako kaltea onartu eta ezarritako zigorra ordaindu du.