Ekitaldia abenduaren 21ean, osteguna, 20:00etan, Kultur Etxean.
Aurtengoan bigarrenez egingo den ekitaldi honetan hiru sari banatuko dira:
Kultura Merezimendua: Nerea Elustondori, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian finalerdietara iristeagatik.
Herrigintza: Primi Murgiondori, herriko lehen Olentzeroa izan genuen eta urtetan eutsi zion zeregin horri.
Kulturgintza: Jesus Castillejori, sormena lantzen eta sustatzen egiten duen lanagatik.
Aurtengoan Herriko kultur elkarteekin adostu da sariak emateko prozedura, eta elkarte hauek eginiko proposamenak hartu dira kontutan. Erabakia bozketa bidez hartu dute elkarteek.