Goizeko 11:00etan abiatuko gara ohi bezla Laubide kaletik, Euskal Herria plazan amaitzeko.
Aurtengoan ere erronda bakarra egingo da, Mari Domingi eta Olentzerorekin. Parte hartuko dugun guztiok konpartsa osatuko dugu eta ordena bat zehaztu da gauzak erraztu aldera. Ordena errespetatzea eskatu nahi dugu, eta haurrak ikastetxeekin aterako direnez, gurasoek parte hartzea libre izango dute, baina Herritarren atalean, konpartsa isten.
KONPARTSAREN ORDENAK ETA KANTUAK
MARI DOMINGI eta OLENTZERO–Trikitilariak–Aurreskola–Txistulariak-LH 1, 2, 3-Musika Eskola-LH 4., 5. 6–Trikitilariak- Herritarrak (gazte, heldu, guraso).
- Laubiden: OLENTZERO-KANPAIAK JAIETAN- GABON GABONZETA-AGUR
- Santikutz Kalea Meazti Etxe parean: HORRA MARI DOMINGI-GAUEKO IZAR - AGUR
- Santikutz Kalea Latxartegi parke parean: OLENTZERO – HATOR-HATOR - AGUR
- Patrizio Etxeberria kalea, Kopilain parean: GAUEKO IZAR - DIN DAN DON - GABON GABONZETA
- Nafarroa kalea: OILARRA -HORRA MARI DOMINGI - AGUR
- Kale Nagusia (berritzen ari diren zatia) : HATOR-HATOR - KANPAIAK JAIETAN- GABON GABONZETA
- Kale Nagusia, berrituta dagoen zatia: OLENTZERO- HATOR-HATOR- OILARRA- ABENDUAK GAUR- AGUR
- Euskal Herria plazan, Udaletxe aurrean: HORRA MARI DOMINGI- GAUEKO IZAR- ALAKEN- OLENTZERO-
- EUSKAL HERRIA PLAZA:Amaiera ekitaldia