Gaur egungo egoera eta etorkizuna aztertuko ditugu abenduaren 14ko Agenda 21eko Foroan.
Kaixo lagun:
Legazpiko Agenda 21 Foroaren hurrengo saioan parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizugu.
Bilera:
· Bilera abenduaren 14an –osteguna- izango da.
· Udaletxeko batzar aretoan, 18:30etik 20:00etara.
Oraingoan Legazpiko merkataritza izango dugu hizpide: oraina eta etorkizuna. Horretarako berriki landu den diagnostikoaren berri jasoko dugu, ondoren elkarrekin honakoen inguruan lanketa egiteko:
· Zein produktu erosten ditugu Legazpin? Zeintzuk ez? Eta zeintzuk online?
· Legazpiko merkataritza eguneratu eta sendotze aldera:
– Nola indartu ditzakegu erdiguneko eta Laubideko merkataritza-guneak?
– Kanpoan erosten dugunean, zer da baloratzen dugun hori eta Legazpiko merkataritzara ekar dezakeguna?
Abenduaren 14an etorriko zarelakoan!