Azaroaren 30ean egin zen sari banaketa Zelai Ariztiko kultur etxean.
Bertan, Urola Garaia Mankomunitateko Lehendakari eta Udaletako alkateen eskutik jaso zituzten 100 euroko baleak bezeroek, argazkia aterako dendan gastatzeko.
“Euskararen paparazziak” izenburua daraman argazki lehiaketak baditu sarituak.
Azaroaren 30ean egin zen sari banaketa Zelai Ariztiko kultur etxean. Bertan, Urola Garaia Mankomunitateko Lehendakari eta udaletako alkateen eskutik jaso zituzten 100 euroko baleak bezeroek, argazkia aterako dendan gastatzeko.
Koldobike Olabide Mankomunitateko lehendakariak jakinarazi zuen euskarazko errotulua edo idatzia daramaten 240 argazki bildu direla Legazpi, Urretxu eta Zumarragan, eta 132 herritarrek bidali dituztela argazki horiek. Guzti horien artean bost saritu aukeratu dira herri bakoitzean. Hona hemen Legazpiko sarituak:
Bezeroa (paparazzia) |
Denda |
Nora Escudero |
Attiko diseinu grafikoak |
Sara Gracia Urzelai |
Katilu taberna |
Mikele Gurrutxaga |
Ibargutxi kirolak |
Jose Cruz Calvo |
Hogei taberna |
Isabel Gerriko |
Lanbroa II belar denda |
Kanpaina honen helburua euskarazko errotulazio eta idatziak jartzen dituzten merkatariei errekonozimendua egitea da, udaletatik eskaintzen zaizkien laguntzak gogoraraztearekin batera.
Zorionak!