Abenduko lehenengo asteburuan hasiko da.
Eskaerei entzuna emanez,
ikasgela zerbitzuaren denboraldia aurreratzea erabaki du udalak.
Horrela, larunbatean, abenduaren 2an irekiko da Bikuña Jauregiko ikasgela.
Hasiera batean abenduko asteburuetan eta zubian irekiko da
eta abenduaren 26tik urtarrilaren 26ra bitartean
astegunetan eta asteburuetan.
Zerbitzua egun hauetan eskainiko da:
- Abenduko asteburuak eta zubia: 2-3; 6-10; 16-17; 22 (ostirala) eta 23.
- Abenduaren 26tik urtarrilaren 26ra, etengabe, astegunetan eta asteburuetan, abenduak 24, 25, 31 eta urtarrilak 1 izan ezik. Egun horietan itxita egongo da eta.
Ordutegia:
- Astegunetan: 8.00 - 20.00
- Larunbat eta igandetan: 9.30-20.00
Dakizuenez, Ziklo Formatiboetan edo Unibertsitatean ikasten ari diren
18 urtetik gorako legazpiarrek erabili ahalko dute zerbitzua.
Ikasgela erabili ahal izateko ezinbestekoa da
sarbiderako txartela pertsonala eta doakoa eskuratzea.
Horretarako Herritarrentzako Arreta Zerbitzura jo dezakezue,
azaroaren 27tik aurrera, 7.30etik 15.00etara.
Aurreko denboraldian 32 lagunen eskaera jaso genuen.
Gehienak unibertsitateko ikasleak ziren,
nahiz eta batzuk bazeuden ikasketak amaitu
eta oposaketak prestatzen hasi zirenak ere.