Samaniego Abesbatza, The Lorde Gospel bikotea eta Legazpi Musika Banda
Azaroaren 25ean, Legazpi Musika Bandak irekiko du Azaroan Musika zikloko azken asteburuko egitaraua. Taldearen 150. urteurrena dela eta gaurko eta atzoko banda-kideak elkartuko dira eta kalejira eskainiko dute eguerdiko 12:00etan hasita.
Egun berean, baina arratsaldeko 20:00etan eta Parrokian, Gasteizko Samaniego Abesbatzaren kontzertua izango dugu, Santikutz Abesbatzak sustaturik. Hona eskainiko duten egitaraua:
1. Inmortal Bach J.S.Bach/Arr.K.Nystedt
2. Crucifixus A. Lotti
3. O vos omnes P.Casals
4. Christus factus est V.Goikoetxea
5. Beati quorum via C.V.Standford
6. Kitolis L.Aramburu
7. Neskatx ederra X.Sarasola
8. Iru txito A.Donostia
9. Rosas Pandan Pop. Filipina/Arr.G.Hernandez
Zuzendaria: Nagore Alangua
Igandean, azaroaren 26an ere bi emanaldi izango dira. Hileko azken igandea izanik, goizeko 9:00etan hasita Goiz Deia Txistuari taldeak kalejira egingo du Egialden.
19:00etan Legazpiko Parrokian “The Lord” bikoteak Gospel emanaldia eskainiko digu. Ainhoa Egiguren abeslari donostiarrak gospel musikaren historiaren errepasoa egingo du, kanta garrantzitsuenak joz, pianoaren laguntzaz.